top of page

KLASIZISMOA

Musika landu guztiari, ia beti, "musika klasikoa" esaten zaion arren, klasizismo musikala garai barrokoa eta erromantikoa artean garatzen den musika estiloa da (1750-1820). Neoklasizismo artistikoaren aldi berean garatzen da.

Zehaztuz, klasizismoa 1750. urtean, J.S. Bach hil zen urtean, hasten da (hala ere, erabateko klasizismoa Vienako Lehen Eskolaren sorrerarekin, 1760. urtean, dago erlazionatua). XIX. mendearen hasieran, berriz, espiritu erromantikoaren sorrerak garai klasizistari amaiera edo bukaera ematen dio.


Musika klasizista, barrokoaren konplexutasunetik urruti, musika atsegina eta dotorea da. Argitasuna, gustu ona, proportzioa eta dotorezia dira klasizismoaren helburu nagusiak. Kultur gune nagusia Viena (Austria) da, eta hantxe lan egiten dute aldi honetako hiru jenio musikal gorenek: Joseph Haydn-ek (1732-1809), Wolfgang Amadeus Mozart-ek (1756-1791) eta Ludwig van Beethoven-ek (1770-1827).

Garai honetan, aristokratek eta burges aberastuek, geroz eta begirune gehiago jasotzen duten musikarien babesletzan (mezenasgoan) dihardute. XVIII. mendearen aurretik, musika jauregietako aretoetan eta elizetan interpretatzen zen. Klasizismoan, ordea, artistak kontzertuan musika entzuteagatik ordaintzen duten entzuleengana zabaltzen hasten dira. Aristokrata dirudunei musika irakasten zaie, bestalde.

AMADEUS MOZART

bottom of page