top of page

HISTORIAURREA

Gizakiaren musikarekiko interesa betidanik egon da, baina musikaren hasierak ez daude oso zehaztuta. Urte asko atzera egin behar da musikaren hasiera aurkitzeko.


Lehenengo instrumentu musikalak Paleolito garaikoak dira. Poliki-poliki, historiaurreko gizakia eskura zituen elementuekin musika sortzen hasi zen. Hala nola, harriekin, egurrekinlandareekin ,izotzarekin eta hezurrekin.

Beraz, historiaurreko arbasoek hainbat instrumentu jotzeko ohitura zuten baina orduan musikak, ez zuen gaur egungo helburua. Instrumentuak sorginkeria errituetan espiritu txarrak aldentzeko, ehizatzeko edota lehorte garaietan euria erakartzeko erabiltzen ziren batez ere.

Datu guzti hauek, aztarna arkeologikoei eta labar-pinturei esker ezagutzen dira.

Historiaurreko musika-instrumentuen arloan bi altxor dauzkagu Euskal Herrian. Bata, Isturitzeko flauta edo txirula Nafarroa Beherean (duela 20.000 urtekoa), hegazti-hezur batekin egindakoa; eta bestea, Foruko korneta Bizkaian (duela 10.000 urtekoa), oreinaren adar batekin egindakoa.

ISTURITZEKO FLAUTA

bottom of page