top of page

ERROMANTIZISMOA

 

Erromantizismoa 1810-1860 bitartean eman zen gutxi gorabehera eta musikaren historiako une garrantzitsuena da, garaiko filosofo, artista eta musikari handien pentsamenduan, musika arte guztietatik erromantikoena bilakatu baitzen.

 

Erromantizismoak edukia bilatzen du gehiago musikan, forman baino; hau da, garai honetan sentimenduak eta naturarekiko maitasuna adierazi nahi dira, eta hauek arrazoiaren gainetik agertzen dira. Beethovenen ondoren, musikagileek arauak alboratu eta inspirazioak gidatuta, askatasunean konposatzen hasi ziren.

   Gainera, ordura arte musikaren mundua batik bat aberatsei zuzenduta egon zen eta garai honetan kontzertuak ugaritu egiten dira eta aretoetara hedatzen dira estatus guztietako jendearengana helduz. Horrez gain, pianoak garrantzi handia hartzen du, asko konposatzen baitzen instrumentu honentzat eta burges etxe gehienetan piano bat egoten zen. Orkestra hazi egiten da, batez ere haizezko tresnen sekzioari dagokionez, liedak eta Operak garrantzia handia hartu zuten eta Espainian “Zartzuela” sortu zen.

   Hona hemen Erromantizismoko konposatzaile garrantzitsuenak: Schubert, Schumann, Strauss, Chopin, Liszt, Brahms..etab.

      BRAHMS

      CHOPIN

    LISZT

   SCHUBERT

   SCHUMANN

      STRAUSS

DANUBIO AZUL

bottom of page