top of page

ERRENAZIMENDUA

Errenazimendua XV. eta XVI. mendeetako mugimendu soziokultura da. Errenazimenduan agertu zen artista kulturalen arlo guztiak ukitu  nahi izan zituen: arkitektura, eskultura, pintura, literatura eta musika. Eta musikan estilo berpizterik egon ez arren, musikak susperraldi bat izan zuen.

Musikari dagokionez, Errenazimenduak beste ezaugarri hauek ere izan zituen:

- Polifonia erabiltzen da, bai musika profanoan (madrigalak...) eta bai musika erlijiosoan (moteteak...). Madrigala Italian XIV. mendean sortutako eta Europan hedatutako musika-konposizioa da eta testuetan gai profanoak erabiltzen ziren. Motetea, berriz, XIII. mendean sortutako konposizio-mota da. Mezatako testu latindarrak kantatzeko sortu zen. Madrigalaren erlijio-alorreko aldagaitzat jotzen da.

Garai honetan, bestalde, Luteroren, Kalbinoren eta Inglaterrako Enrike VIII.aren erreforma erlijiosoa dela bide, porrot egiten zuen Erromako Elizaren batasunak, eta latina, Europako hainbat elizetan, bere pribilegioak galtzen hasi zen, herri-hizkuntzen mesedetan (alemanera, ingelesa, euskara...). Erreforma protestanteak eta baita ere Kontrarreforma katolikoak (Trentoko Kontzilioa, 1545-1563), gainera, eragin handia izan zuten musika arloan. Honek musika estiloak eta moldeak bereiztea ekarri baitzuen. Martin Luterok "koralak" sortu zituen, anglikanoek "anthemen" alde egin zuten zuten eta katolikoek "motetea" aukeratu zuten.

bottom of page