top of page

XX.MENDEA

XIX. mendearen amaieran, iragan erromantikoaren kontrako erreakzio bortitza sortzen da, intelektualagoa den eta hain hunkigarria ez den musika baten bila, eta oso joera desberdinak ekarriko dituena, XX. mendean garatuko direnak. Orkestra handien eta musika sinfonikoaren mendea da eta hauekin batera perkusio-instrumentuak sartzen dira. Opera ahuldu egiten da, baletak garrantzi handia hartu ahala.

 

Erritmoa, iraganean melodiaren mende zegoena, askatu egiten da, eskema metriko berrien sorrerarekin. II. Mundu-Gerraren ondoren abangoardiako musika sortuko da. Bere obsesio nagusiak tinbrea eta erritmoa dira, eta musika konkretuaren forma aske eta ez-melodikoetan gauzatzen da, elektronikoa eta aleatorioetan.

Musika-adierazpen berriak:

XX. mendean zehar, musika-adierazpen berriak sortzen dira. Jarraian, garrantzitsuenak deskribatzen dira.

  • Jazza : hiru alderdi ditu: ragtime, blues eta jazza zehazki esanda. Jazzak musika kultuan izandako eragina, metalezko instrumentuen soinuan eta bere akorde eta armonia tipikoen garapenean nabaritzen da.                                                                                                      Musika populista: heziketa-helburuekin sortutako musika da, eta arteak herriarentzat izan behar zuela zioen Bertolt Brecht dramagilearen ideia sozialetik abiatzen da.

     Makinismoa eta hotsak: musikari aplikatutako futurismo poetikoa da, eta motor, gurpil, helize,        hauspo, eta abarren hotsak erabiltzen ditu.

  • Konkretua : hotsen erritmo eta tinbreen antolaketa zabaltzeko gogoa. Edozein hots batzen du, bai naturakoa edo bai teknikak sortutakoa, zinta magnetofonikoan grabatzen eta elektronikoki maneiatzen dena.

  • Elektronikoa: musika konkretuan benetako hotsak batzen eta gero maneiatzen diren bitartean, musika elektronikoan sonoritate berriak egiten dira aparatu elektronikoen bidez. 

     Aleatorioa: dodekafonismoaren kontrako erreakzio gisa sortzen da. 

BEATLES

bottom of page